Ezohiko bisita bat... Pontx pailazoak Sarako Lezeak bisitatu ordez, gidari lana hartuko du eta leizea modu berezi eta dibertigarrian ezagutzeko aukera eskainiko die bisitariei.
Hona hemen proposamen aparta: Pontxek bertako bitxikeriak eta misterioak kontatuko dizkie hurbiltzen direnei: Lehen gizakien bizimodua, lezearen osaketa, bertako bizidunak, baita mitologiaren aipamena ere.
Bisita ibiltari honetan umorez eta modu ludikoan Sarako lezea eta bere bihotza deskubritzeko aukera huts egingo duzue?